XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
HELBURUAEAJk Euskadi euskalduna du amets.
Berton eta bertokoentzat jaio eta sendo errotuta dugun alderdi zahar-berritu honek bere buruari jarritako helburu politikoen arteko nagusienetarikoa du horixe.
Sabino Arana Goiriren egitasmo zabal eta aberatsean euskara muina zen, bihotza, arnasa...
Ez da abertzaletasunik euskararik gabe.
Besterik esan edo pentsatu nahi lukeenak, Arana Goiriren egitasmoa ezezaguna du.
Euskara Herri honen berezko hizkuntza delako, kulturarekin batera hizkuntzak
Euskadik duen apostuaren alderik nagusiena euskararen inguruan gauzatzen da.
EAJk euskararen aldeko apostua aberri-erantzukizuntzat hartu nahi du.
Hauxe da EAJk Herriaren aurrean emana duen hitza.
Orain baino lehen, belaunez belaun gure alderdikideek egin bezala, gero ere, EAJk lan egingo du, asko eta ugari.
Gaurregungo euskararen egoera bi ardatzen ingurumarian aztertu beharko genuke:
- gaur eta hemen iraganari begira
- gaur eta hemen etorkizunari begira.
Goazen, bada, puntuz puntu: